Artista gonbidatua
Sara Lewkowicz New York-eko herritarra da eta Brooklyn barrutian bizi da. Sarak ikus-komunikazioko masterra ikasi zuen Ohioko Unibertsitatean, Atenasen, eta kazetaritzan lizentziatu zen Ipar Carolinako Unibertsitatean, Chapel Hill herrian.
Sararen lanak Time Magazine, Stern, L ‘Espresso, Das Magazin, Days Japan, Internatzionale, Politiken, ESPN eta beste aldizkari eta egunkari askotan argitaratu dira. Hainbat beka eta sari irabazi ditu etxeko indarkeriari eta LGBTQ familiei buruz egindako lanengatik, horien artean, bi World Press Photo Awards (2014 eta 2016) eta Sony World Photography Organisation L ‘Iris D’ Or saria, 2014an. Ville de Perpignan Remi Ochlik Award (lehenago, Young Reporters Award izenez ezaguna) deritzon saria irabazitako lehen emakumea izan zen, Perpinyà (Frantzia) hiriko Visa Pour L’Image jaialdian.
2013an, Alexia Fundazioaren Ikasle Beka jaso zuen, eta donari horri esker, Londresera joan zen ikastera seihileko batean. Londresen ikasten ari zela, unibertsitateko urteko argazkilari onena izendatu zuen COPYk, eta udako truke ospetsua lortu zuen National Geographic aldizkariarekin. Azkenak Mexikoko Oaxaca herrira bidali zuen. Beste sari eta donari batzuen artean, hauexek aipatu behar ditugu: Pictures of the Year International, Days Japan eta Italiako Ethical Photography jaialdian ematen den World Report Award saria.
Argia eta uneak intimitatez eta gizatasunez atzemategatik nabarmentzen da, bai erreportajeetan, bai erretratuetan. Gai labanak direnean, sarbidea, intimitatea eta konfiantza lortzen espezializatuta dago.