Ainhoa Valle (Oviedo, 1981). Komunikazio Zientzietako lizentziaduna da (UPSA, Salamanca, 2003), freelance argazkilaria (EFTI-2005) eta Gestalt terapeuta (Institut Gestalt). Gaur egun, Bartzelonan bizi eta lan egiten du, eta, bertan, bere argazkilaritza-jarduera, irakaskuntza eta argazkilaritza parte-hartzaile eta terapeutikoko proiektuak uztartzen ditu, etorkinei eta bidaiderik gabeko adingabeei laguntzeko.
Ainhoaren barruko begirada identitatean eta autoerrepresentazioan oinarritzen da. Irudiaren eta gorputzaren potentzial eraldatzailea ikertzen du pertsonen eta gizartearen aldaketa-prozesuetan. Haren ustez, arteak zalantzan jartzen du nola bizi garen eta nola hiltzen garen; horregatik, trauma, dolua eta gaixotasuna dokumentatzea da, une honetan, bere lanen epizentroa; leku ikusezinetan barrena ibiltzen da, kasurako, bere zurztasunean edo emakumeei bakarrik eragiten dien gaixotasun ezezagun bati lotutako bizipenetan.
Ainhoaren proiektu pertsonalak aitorpena jaso eta hainbat festibaletan erakutsi dira: Panorámic Festival, Descubrimientos Photoespaña, Encuentro da Imagen, Formentera Fotográfica, Luminic Festival edo Arte Photo BCN azoka, eta bakarkako nahiz taldeko erakusketak egin ditu Espainian, Berlinen edo San Frantziskon. Sari eta hautapenetan, ondokoak nabarmendu behar ditugu: La Caixaren Gizarte Ekintzaren Art for Change beka edo Albarracingo Argazkilaritza eta Kazetaritza Mintegiarena.
Kataluniako hezkuntza-proiektu zenbaitetan aritzen da: Bartzelonako Udala, El Observatorio, Casa Encendida, Granollerseko Museoa, La Caixa Gizarte Ekintza, IEFC, ACIHD, Superacción elkartea…