BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Fernanda Del Barrio Orendain (1995). Ikusizko artista mexikarra, gaur egun, Madrilen bizi dena. EFTIko Argazkilaritza Garaikideko Masterreko tituluduna da, Zineman espezializatutako Komunikazioko lizentziaduna da eta Mexiko Hiriko Unibertsitate Iberoamerikarreko diplomaduna Arte Ikasketetan. Jarduera artistikoan, argazkilaritza eta bestelako arte-ekintzak darabiltza hainbat gai existentzial kontzeptualizatzeko, hala nola hutsa eta distantzia, eta esperientzian oinarrituriko barru-barruko ikuspegitik garatzen ditu. Fernandaren lanak gorputzaren eta ingurunearen erabileraz eratzen dira, hizkera sotil eta poetikoa dariela. Mexikon eta Espainian erakutsi ditu lanak. Bestetik, zenbait arte-jaialdi eta -programatan parte hartzeko hautatu dute, besteak beste, Getxophotoko MAPS eta Boom! Art Community-ko PAALen.
Ensayos para llenar un vacío (Hutsunea betetzeko saiakuntzak)
Hutsunea betetzeko saiakuntzek hutsaren kontzeptua birformulatu nahi dute, ez betiereko gabezia-egoera bailitzan, ezpada, betiereko aukerazko egoera gisa. Horrela, hutsari esker, zentzumen berriez zuzkitzeko ahalmena zeinahi espaziotan igar daiteke. Keinu-segida metaforikoek osatzen dute proiektua, hainbat huts-moduren kontzeptuzko proposamen gisa ulertuta, hutsa ulertzeko erek zedarriztatuta. Segida bakoitza errealitatea (berr)adierazten duten gorputzaren ekintza sotiletatik abiatuta ardazten da. Hutsa nahitaezko helmugatzat hartzen bada, hutsaren eraikuntzaren edo betetzearen inguruko saiakuntzak zirrimarrak dira, zerbait iragankor eta osatugabea bilakatuta. Ildo horretan, hutsa ahalbidearen berezko egoerara itzuliko da beti.