BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Patricia Bofill. Arte Ederretako lizentzia atera zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta argazkilaritzari eskaintzen dion denboraz gain, sormena garatzeko hezkuntza-proiektu bat zuzentzen dihardu. 2017an, bakarkako lehen erakusketa egin zuen: Fotografías de lo invisible (Ikusezinaren argazkiak), geroago Mudar la piel (Azalberritu) lana bilakatu zela, Euskal Herriko ARGI festibalaren esparruan. Lan hori Vanguardia galerian (2020, Bilbo),
Fifty Dots Gallery-n (2019, Bartzelona) eta Viphoto Fest ’19 festibalean (2019, Gasteiz) ere erakutsi da. Hainbat jaialdi eta erakusketa kolektibotan parte hartu du, besteak beste: Perpetuum Mobile erakusketan, PHE ’24an, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Madrilen, Transeúntes (Oinezkoak), Festival Vois Off, Arles, Un cierto panorama, reciente fotografía de autor en España (Ikuspegi jakinen bat, egile-argazkilaritza berri Espainian), Canal Isabel II aretoa, Madrilen. Estatuko nahiz nazioarteko lehiaketetan saritu dute Bofillen lana.
Mudar la piel (2010-2020)
Mudar la piel (Azalberritzea) lanak ikusgaiaren hauskortasuna, haren iraunkortasun eza eta anbiguotasuna jorratzen ditu, eite guztien aldakortasunaren eta kalteberatasunaren aurreko ziurtasun-galeraren metafora gisa ulertuta.
Ibilbide luzeko proiektua da honakoa, bertako irudiek jatorrizkoaren, jatorrizkoaren, femeninoaren, ziklikoaren, bizi-printzipioaren eta beraren botere eraldatzailearen, amaren, gorpuzgabearen, materikoaren, etereoaren, amilduaren, heriotzaren eta besteren itxurapena iradokitzen dute. Horrela, aurkako indarren, indar osagarrien etengabeko mugimendua iradokitzen duten ibilbideak eratzen dira.Azalberritzea argazkilaritzaren bizipena da, prozesua bailitzan; entzuketa-prozesua, begiradaren desintoxikazioa, berezkoa ez dugunetik askatzea, eta handik abiatuta, ikusizkoa dena aditzeko, mundua bestela eraikitzeko.