Meritxell Ahicart

Meritxell Ahicart

Meritxell Ahicart (Castelló, 1992). Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta Argazkigintza, Arte eta Teknika masterra egin zuen unibertsitate horretan.

Proiektuetan, argazkigintza estrategia edo igarobide artistiko gisa erabiltzen du Meritxellek ingurunearen aukerak ezagutzeko. Era berean, ikus-entzunezkoak, saiakerak, proiekzioak edo argitalpenak erabiliz, haren apustuan sakontzen duten hainbat geruza sortzen ditu argazki-hartualdietan oinarrituta.

2010ean, lehen saria jaso zuen DKV Fresh Art lehiaketan eta Madrilgo Arcon, Bartzelonako SWAN azokan edo Murtziako Parraga Zentroan, IAACCn edo Madrilgo Mataderon, besteak beste, erakutsi zituzten haren lanak. Geroago, “Villas para la memoria” (Memoria lantzeko landetxeak) argazki-sailak lehen saria jaso zuen “Carpetes Obertes” nazioarteko lehiaketan eta, gainera, “Descubrimiento PhotoEspaña”ren ikustaldietan hautatu zuten.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies