Abian da BAFFEST 2026, eta bere Argazki Eguna urriaren 10ean, larunbata, ospatuko du

BAFFEST 2026k memoriaren, identitatearen eta erreferenteen berreskurapenaren inguruko hainbat proposamen biltzen ditu

Barakaldoko Udalak antolatutako emakumeen argazkigintza jaialdiak aire zabaleko museo bihurtuko du hiria azaroaren 8ra arte

Aurtengo edizioko proposamenen artean, Rocío Bueno-ren ‘Ancestras, maestras’ nabarmentzen da, XIX. eta XX. mendeetako hamabi emakume argazkilari berreskuratu eta ikusarazten dituen proiektua. Programazioa osatzeko, Ainhoa Pérez Olaeta-ren, Cristina Dobaran-en eta Colectivo Resbaladero-ren proiektuak eta ‘Ellas, nosotras – Beraiek, Geu’proposamen kolektiboa izango dira.

Argazki Eguna datorren larunbatean, urriaren 10ean, ospatuko da Clara Campoamor Gizarte Etxean. Bertan, XI. BAFFEST Argazkilari Lehiaketako proiektu finalisten defentsa eta irabazleen aldarrikapena egingo dira, erakusketetarako bisita gidatuarekin eta herri bazkariarekin batera.

Irakurri hemen.