BAFFEST 2023 Egitaraua

*** Urriaren 7a eta 8a: BAFFEST ARGAZKI ASTEBURUA, Barakaldon. Finalisten lanak aurkeztuko dira. Emakume argazkilari irabazleak nor diren iragarriko da.

Aurtengo egitarauaren berrikuntza nagusietako bat BAFFEST hitzaldien zikloa dugu. Doako saioak eskainiko dira 19:00etan, Clara Campoamor gizarte-etxean. Hauexek dira hitzaldiak:
Martxoak 24: Rincones y memoria (Txokoak eta memoria).
Sara Berasaluce eta Yone Estivariz.
Apirilak 21: La fotografía como herramienta (Argazkilaritza tresna gisa). Estela de Castro. Hautatutako 30 argazkilarien iragarpena.
Irailak 15: Adiós al colectivo, es la hora de la colectividad fotográfica (Agur kolektiboari, argazki kolektibitatearen ordua da). Deebo Barreiro.
* Data berri bat falta da: Inventario de la mirada (Begiradaren inbentarioa). Lurdes Basolí.

Bestalde, Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea izango da aurtengo edizioko beste leku nabarmen bat, hainbat tailer eskainiko baitira bertan. Tailerrotan parte hartzeko, baffest@baffest.eus helbidean eman behar da izena. Tailerrak honako hauek dira:
Martxoak 25: ATLAS, Sara Berasaluce eta Yone Estivarizen eskutik. 4 ordu. 40 euro.
Apirilak 22: Erretratu tailerra, Estela de Castroren eskutik. 8 ordu. 100 euro.
Irailak 16: Erakusketaren arkitektura, Deebo Barreiroren eskutik. 4 ordu. 40 euro
* Data berri bat falta da: Begiradaren inbentarioa, Lurdes Basolíren eskutik. 7 ordu. 60 euro.

BAFFEST Emakume Argazkilari Lehiaketaren egutegia

Martxoaren 17a: deialdiaren hasiera-data.
Apirilaren 16a, 23:59an: deialdiaren amaiera-data.
Apirilaren 21a: hautatuko lanak argitaratuko dira.
Maiatzaren 3a: argazki-bildumak Valentzian ikusiko dira (Revelarte Eskola)
Maiatzaren 5a: argazki-bildumak Madrilen ikusiko dira eta Meritxell Ahicart argazkilariaren lanaren aurkezpena (EFTI Eskola).
Maiatzaren 13a: argazki-bildumak Gasteizen ikusiko dira (ARTIUM Museoa)

Ekainaren 8a: Meritxell Ahicart argazkilariaren lanaren aurkezpena BlackKamera Eskolan (Bilbo).
Ekainaren 9a: Meritxell Ahicart argazkilariaren lanaren aurkezpena eta lehiaketako bederatzi finalisten iragarkia San Telmo Museoan (Donostia).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies