Egitaraua

BAFFEST

Itxura batean, urriaren 8ko ‘BAFFEST Argazki Eguna’ nahikoa trinkoa izango da. Bezperatik hasiko da, urriaren 7an, Euskal Herriko eta estatuko parte-hartzaile guztiei harrera egingo zaie. Hurrengo egunean, urriaren 8an (larunbata), goiz-goizetik (9:00), ikustaldiak egingo dira Clara Campoamor kultura-etxean eta bisita gidatua (Bide Onera plaza, 13:00) ere izango da; bisita amaitutakoan, herri-bazkaria egingo da.

Arratsaldean, aldiz, 17:00etatik 21:00etara, ekitaldi gehiago izango dira kultura- etxeko auditorioan:

  • 17:00: EFTI (Madril) eta Revelarte (Valentzia) eskolen eta San Telmo Museoaren (Donostia) aurkezpen laburrak. ‘Gabriela Cendoya Bergareche’ argazki-liburuen bilduma gordeta dago San Telmon. Aipaturiko hiru etxe horietan, aukeratu diren lehen hogeita hamar argazkilarien lanen ikustaldiak egin dira maiatzean.
  • 18:30: Carmen Dalmauren argazki-liburuaren, Artxibo proiektua eta Elena González Torres Klamca argazkilariaren erakusketaren aurkezpenak (Elenaren erakusketa kultura etxean bertan dago).
  • 20:00: BAFFEST 2022 saria emateko ekitaldia.

Asteburuari azkena emateko, urriaren 9an, igandearekin, Cris P. Lareo argazkilariak Errekatxon daukan erakusketara bisita gidatua egingo da eta, horren ondotik, beste herri-bazkari bat izango da.Errekatxora joateko doako autobus zerbitzua egongo da lekua bete arte. Topagunea Bide Onera plazan egongo da 12:00etan.  

Lekua erreserbatzeko idatzi baffest@baffest.eus helbidera.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies