BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Paula Elena Ramon (Valentzia, 1986). Zuzenbideko lizentziaduna, Filosofiako ikaslea, Valentziako Kontserbatorio Profesionaleko erdi-mailako dantza-graduduna eta Arte Dramatikoko ikasketak egindakoa ESACen. Argazkilaritza Sorkuntzako MAPA masterra egin zuen Ikusizko Arteen Lens Eskolan (2022).
Margarita Aizpuruk La Neomudéjar Museoan (2023) komisariatu zuen «Performáticas» zikloan pare hartu zuen, Un cuerpo cansado y una fiesta (Gorputz nekatu bat eta jai bat) (2023) argazki-performanceko pieza erakutsita. Espainiako Argazkilaritzaren Errege Elkarteak hautatu zuen No hay cielo detrás (Ez dago zerurik atzean) (2024) proiektuaren bakarkako erakusketa egiteko.
Diziplina anitzeko pieza eszenikoen sortzailea da, hala nola Una flor tras otra… (Loreak alderreskan) eta Teatro Círculoren 2020/21eko IV Col-laboració amb la Creació Escènica egonaldi artistikoan parte hartu zuen.
“Box 1: historia del corazón que sembró una galaxia en un cuerpo eléctrico” (“Box 1: gorputz elektriko batean, galaxia bat erein zuen bihotzaren istorioa”) (ISBN: 978-84-608-7985-5) liburuaren egilea da.
Actriz, monja, bandolera
“Actriz, monja, bandolera” egilearen queer nortasuna aztertzen du aurkako landa-ingurune batean, María Calderón eta haren izena daraman mendia, La Calderona (Valencia), oinarri hartuta. Lan hau emakume bikote baten eguneroko bizitzaren egunerokoa da, eta intimitatearen, erresistentziaren eta bilaketaren bidez ikusgarritasuna aldarrikatzen du.