Carolina Diego

BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA

Carolina Diego (Alacant, 1971). Argazkigilaritzaren hastapenak formatu analogikoan egin zituen eta, lan kontuen ziozko etenaldi luzea egin ondotik, argazkilaritzaren euskarri eta lengoaia berrien inguruan trebatu zen. 2015/16 ikasturtean, Photoalicante Masterra egin zuen, egile-proiektuak eta argazkilaritza garaikidea lantzeko. Carolina Diegok egindako ‘Ni Siento Ni Padezco’ proiektua izan zen masterrean egindako lanik onena.

2016 eta 2023 urteen artean, A Quemarropa eta Aterriza egonaldi artistikoetan hautatu zuten, eta banako nahi taldeko hainbat erakusketetan parte hartu zuen Alacanten, Miamin eta Castellón. Roberto Villagraz eta Argazkilaritzako LENS beketan finalista izan zen eta CMCV (Valentziako Erkidegoko Museon Partzuergoa) Online Kulturan hautatu zuten, ‘Eritrosina’ proiektuari esker. 2021ean, Helie Memorialaren X. edizioko lehen saria jaso zuen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies