BAFFEST 2023 FESTIBALAREN ARGAZKILARI GONBIDATUA
Estela de Castro (Madril, 1978). Estela de Castroren argazkigintzak irudiaren eta giza eskubideekiko nahiz animalien eskubideekiko konpromisoaren arteko lotura indarrez estekatzen ditu. Antropozenoaren aroan kokatzen gaitu eta ekosistema suntsitzen eta animaliak nahiz pertsonak gaizki tratatzen dituen mundu baten irudia erakutsi ohi du.
Estelaren argazki-sailek, eszenaratze bikainez lagundurik, eraginkortasun handiz salatzen dituzte gupidarik ez daukan mundu harrapatzailean jazotzen diren egoera bidegabeak. Zoocosis (Zookosia) bilduman, zoo direlakoetan bahitatuko animaliei buruz dihardu, eta 44.764 deritzon bilduman, mendebaldeko paradisura iristeko ahaleginetan hildako etorkinen zoritxarreko patuz.
Estela de Castro tradizio klasikoari atxikitako erretratugilea da, eta erretratua egiten dien pertsonen eta zauritutako animalien aurari eta duintasunari eusten die.