Tania Barrenetxea

Tania Barrenetxea

Tania Barrenetxea (Bilbo, 1984). Kimikako Ingeniaritza ikasi zuen EHUn. 2011n, argazkilaritzari lotu zitzaion. Zenbait urtetan, workshop direlakoetan trebatu da eta banako nahiz taldeko erakusketa batzuetan parte hartu du, esate baterako, Madrilgo Margarita Nelken kultura-etxean, Murtziako Isadoriana Fundazioaren Unibertsitatean edo Bartzelonako Cosmocaixan. 2020an, bere arte-jarduera bilakatu zuen lan intimista eta pertsonalen. 2020/21 ikasturtean, Bilboko Argazkilaritza Garaikideko Zentroan ikasi zuen, “Proiektu pertsonal baten eraikuntza” moduluan ikasle izan zelarik.

Haren lanaren mamia barneko arakatze-kontakizuna da. Artista gisa, ahultasunaren boterea azaleratu nahi du sorkuntza-lanean. Bereziki, zauriak, doluak, iluntasuna eta edertasuna elkartzen diren lurraldeak arakatuz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies