Paula Tudela

BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA

Paula Tudela (Madrid, 1996). Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta, geroago, Argazkilaritza eta Argitalpenen Diseinua arloetan espezializatu zen. Sasoi hartan, «Das Ende» fotoliburua prestatu zuen. Fotoliburua argitaratu eta hainbat herrialdetan banatu zuen; egun, hirugarren argitaraldia kaleratu da.

Argazkiak, bideoak eta argitalpenak darabiltza Paulak adierazpide gisa, eta, besteak beste, maitasuna, autoezagutza eta harreman pertsonalak jorratzen ditu.