BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketako finalista
Zaragoza, 1987. Diseinu eta Argazkilaritzako graduduna. Bere lanetan, Haxelek giza izaeraren inguruko gaiei buruzko gogoeta egiten du, eta behaketa aktiboa darabil ezagutza-eratzat, ulertzeko paradigmen inguruko elkarrizketak sortuz. Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen (AGZ) Zentroaren Autore Argazkilaritzako Masterraren beka eta Photoalicante 2021 saria irabazi ditu. Duela gutxi, Haxelen lanak hautatu dituzte Art Photo Barcelona eta Descubrimientos PHEn, besteak beste.