BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketako finalista
Bilbo, 1997. Arte Ederretako gradua eskuratu du UPV/EHUn 2021ean eta, urte horretan bertan, Erasmus Beka jaso Dortmundeko Zientzia eta Arte Aplikatuen Unibertsitatean. Horrez gain, 2020-2021 aldian, “Caleidoscopio” Argazki Garaikideko ikastaroan parte hartzeko aukeratu zuten. Bizkaiko Foru Aldundiaren ERTIBIL BIZKAIA 2021 Ikusizko Arteen erakusketa ibiltarian ere hautatu dute, Jaime Gutiérrez arkitektoarekin batera 2020an egindako “Trazas de Ronda” lanagatik; proiektu hori Madrilen sortutako Arquitecturas Muertas aldizkariaren lehen edizioan ere agertuko da.