Ikusizko artista, argazkilaria, bideolaria Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziatura ikasi zuen, eta Argazkigintzan eta Ikus-entzunezkoetan espezializatu zen. Beka jaso zuen UWE Bristol UK Unibertsitatean ikasteko, eta baita Praktika Eszeniko eta Ikusizko Kulturako Masterra egiteko ere (MPECV), Madrilgo Reina Sofía Museoan. Interesatzen zaio bisuala eta performatiboa denaren arteko mugetan bizitzea, alegia, zientzia eta artearen arteko mugetan. Haren obra nazio eta nazioarteko mailan erakutsi du: Getxoarten, Viphoton, Bilboargazkin eta Format Festival UK-n, besteak beste.
“Azken eguneko elkarrizketa guztiak mugei buruzkoak dira; muga geografiko, sozial, moral eta sexualei buruzkoak, edo jokabideei lotutako legezko ereduen mugei buruzkoak ere. Gure buruari galdetzen diogu nola apurtu eta zeharkatu daitekeen arauzko, oinordetzan hartutako eta ikasitako jokabide hura, planeta honetan bizi diren pertsonen giza eta gizarte ahalmena hedatu ahal izateko.
Dublin, Londres, Nottinghameko Unibersitate eta abarretako hainbat galeria eta museotan egin du lana zenbait ikertzailerekin batera, irakasle eta argazkilari gisa. BilbaoArte Fundazioko artista bekadun izaki, aurten garatzen ari den proiektua egiteari ekin zion, Zipreko Arkeologi Museo Nazionalean.
Sumersault
Pertsonek trantsizio-etapa horietan bizitzen duten ziurgabetasun- eta etenegoera horren erretratua da Sumersault; etapa horietan, aurrerapauso bat akrobazia bihurtzen da. Proiektu honetan, Ingalaterran bizi nintzeneko eguneroko inguruan zeuden emakumeen argazkiak txandakatu ditut, hain zuzen ere, Europako hainbat herrialdetako emakumeen argazkiak: Grezia, Italia, Ingalaterra, Frantzia, Polonia, Hungaria, Alemania eta abarretakoak. Horretarako, Londresetik Bilbora bidaiatzeko azken hegaldietako batean hartutako irudiak erabili ditut; hainbat aldiz egin nuen ibilbide hura, etxera bueltatzeko.”