Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako BAFFEST Argazki Jaialdiaren V. edizioa atzo amaitu zen, 2020ko Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren euskal emakume argazkilarien Lehiaketaren epaiarekin. Irabazleak Maria Azkarate eta “Hirugarren Paisaia. Utopia garaikidea” lana izan ziren. Pandemiaren ondorioz sortu den egoera dela eta, jardunaldi osoa digitala izan da. Goizean, zortzi finalistek euren lana aurkeztu eta defendatu dute epaimahaiaren aurrean, eta arratsaldean, jende guztiarentzat irekitako ekitaldian, Nagore Legarreta lehiaketaren arduradunak irabazlearen izena jakinarazi du.
Maria Azkaratek harriduraz hartu du albistea eta 8 finalisten lanen maila azpimarratu du. “Mota guztietako lanak, ikuspuntuak, gauzatzea eta diskurtsoa”, adierazi du Azkaratek, eta eskerrak eman dizkie BAFFEST jaialdiari eta bera kide den Punto de Catastofre argazkigintza kolektiboari.
“Hirugarren Paisaia. Utopia garaikidea” erakusketak hiriko periferien erretratua egiten du, eta baita hiri ingurunearen eta gero eta zabalagoaren den naturaren mugen arteko elkargunea ere. Epaimahaiak Maria Azkarateren lanak ikuspegi bisualetik eta kontzeptualetik duen koherentzia azpimarratu du, eta baita erakusteko ematen dituen aukerak ere. Era berean, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Ana Martinen “De luchas y de antídotos. ¿Y si Jesucristo hubiera nacido mujer?” lanari, emakumeak historian zehar izan duen irudikapenari foku freskoa, laua eta erakargarria jartzeagatik, artearen historiako zatirik klasikoeneko margolan ikonikoekin collageak sortuz.
Halaber, Covid-aren ondorioz, Baffest Argazki Jaialdiaren V. edizioa maiatzetik urrira atzeratu zen, hilaren 1etik 31ra, hain zuzen ere, baina berri onak ekarri zituen, 55 argazkilarik hartu baitzuten parte lehiaketan. Horietatik 8 finalista izan ziren: María Azkarate, Leire Zabaleta, Yone Estivariz, María Sánchez, Eider Moreno, Maied Urrutia, Miren Barrena eta Ana Martín.
Lehiaketaren helburua euskal artisten argazkigintza arloko sorkuntza bultzatzea eta ikusaraztea da, eta Euskadin jaio edo bizi diren eta ibilbide artistiko edo/eta profesionala oraindik finkatuta ez duten egile adinez nagusiei dago zuzenduta. Aurtengo 55 hautagaiek argazki proiektu bat aurkeztu dute, obra azaltzen duen testuarekin eta biografiarekin batera. Nagore Legarretak zuzendutako epaimahaiak 8 argazkilari finalistak aukeratu ditu.
Jaialdiko zuzendaritzak oso mosu positiboan baloratu du aurtengo edizioa, “kalean presentziari eustea” lortu baitu, V. BAFFEST jaialdiaren zuzendaritzak adierazi duenez. “Pandemia hor dagoen arren, sei asteko erakusketak antolatu ditugu; horietako baterako El Regatoko espazioa berreskuratu dugu; 5 bisita gidatu egin ditugu euskaraz eta gaztelaniaz, parte hartzeko leku guztiak (50 pertsona) betez; umeentzako tailer digitalak egin ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz, eta arrakasta handia lortu dute partaidetzari dagokionez; bestelako ekimen batzuk ere gauzatu ditugu, Argazki Solidarioa ekimena, besteak beste, eta urrian zehar Bilbaostreetcollective taldeak lagatako 70 argazki baino gehiago egon dira salgai, euren markoarekin… Eta hori guztia giza talde handi batek aurrean eta atzean egindako lanari esker, eta komunikabideen, erakundeen eta hornitzaileen laguntzarekin… guztiei gure esker beroenak eman gura dizkiegu”.