BAFFEST jaialdia Barakaldoko Udalak sustatu du Fotopop Producciones Culturalesen eskutik. Bizi dugun egoera berezia dela eta, argazkiarekin dugun hitzorduak urriak arte (1-31) atzeratu behar dugu.
Beraz, Barakaldok (Bizkaia) udazkenean hartuko du BAFFEST emakume argazkilarien jaialdiaren beste edizio berri bat. Horrekin emakume argazkilarien lanei ikusgarritasuna ematen jarraitu nahi dugu, berdintasunaren eta kultura eskuragarriaren alde lanean jarraitzen dugu.
BAFFESTek Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketa antolatzen du urtero. 2020ko partaidetzak 2019koa bikoiztu egin du. Guztira 55 lan jaso ziren deialdia irekita egon zen epealdian (otsailaren 12tik martxoaren 22ra).
Nagore Legarretak, Lehiaketaren arduradunak, honakoa adierazi du:
“Oso pozik gaude aurten lehiaketarako jaso ditugun proposamenen kopuru eta kalitatearekin. Urtetik urtera, gero eta parte-hartzaile kopurua handiagoa dela ikusten dugu. Horrek indartu egiten gaitu, jaialdiaren helburua BAFFESTeko komunitatea hazten joatea baita, gure artean sareak sortuz. Lehiaketa bat baino gehiago topaleku bat bezala ulertzen dugu, gure inguruko argazkilarien lana sortu eta zabaltzeko pizgarri gisa. Eskerrik asko euren lanak aurkeztu dituzten parte-hartzaile guztiei”.
Eneka Fernández, Itziar Bastarrika, Ixone Sádaba eta Roberto Villalónek osatutako epaimahaiak BAFFESTen V. edizioan parte hartuko duten 8 finalistak aukeratu ditu.
- María Azkarate, “Tercer paisaje. Una utopía contemporánea“.
- Leire Zabaleta, “Mírame”.
- Yone Estivariz, “gu, Latxa”.
- María Sánchez, “Deméter”.
- Eider Moreno, “Apurtu”.
- Maied Urrutia, “30 veces yo”.
- Miren Barrena, “Solo hace falta pegamento para atrapar el pasado”.
- Ana Martín, “¿Y si Jesucristo hubiese nacido mujer?”.