EMAKUME ARGAZKILARIEN 11. BAFFEST LEHIAKETA – 2026

Sortu zenetik, Baffestek Emakume Argazkilarien Argazkilaritza Lehiaketa deitu du; euskal egileen eta Estatuko gainerako egileen lana sustatzeko saria da, baina, batez ere, argazkilaritzan diharduten profesionalen komunitatea sortzea du helburu.

Gaur egunera arte, honako hauek izan dira saridunak: Helena GoñiTeresa del RomeroUra IturraldeAitziber OrkolagaMaría AzkarateCris P. LareoRocío BuenoMeritxell AhicartTania BarrenetxeaCarolina DiegoMalu ReigalFernanda del BarrioMendia Echeverría eta Silvia Ayerra. Zerrenda horrek argazkilarien planteamendu, tematika, teknika eta argazkilaritza erabiltzeko moduen aniztasuna islatzen du, baita lehiaketa irabazteak ematen duen proiekzioa ere.

NOR AURKEZ DAITEKE?

  • Emakumeak (zentzurik zabalenean) edo gehiengoa emakumezkoa den kolektiboak, argazki-lanak aurkezten dituztenak (ikuspegirik zabalenean).
  • 18 urtetik gorakoak.
  • Espainiako Estatuan jaioak edo bertan bizi direnak.
  • Ibilbide berriei zein finkatuei irekitako deialdia.

NOLA PARTE HARTU?

Posta elektroniko bat bidali behar da certamen@baffest.eus helbidera, dossier bat PDF formatuan (gehienez 12 MB) erantsiz eta gaian ‘CERTAMEN 2026’ jarriz. Dokumentuak honako hauek jaso behar ditu:

  • Biografia edo CVa (gehienez 1.500 karaktere).
  • Proiektuaren izenburua eta deskribapena (gehienez 1.500 karaktere).
  • Proiektuaren irudiak (gehienez 10 irudi).
  • Egilearen informazioa: izena, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta webgunea, Instagram edo antzekoa.
  • Proiektuak web formatuan material gehigarririk balu, esteka gisa sartu ahal izango da PDFan.
  • Lana gaztelaniaz edo elebidun (gaztelania/euskara) aurkez daiteke. Parte-hartzea doakoa da.

GAIA ETA IKUSPEGIA

  • Gaia eta ikuspegia librea da (dokumentala, esperimentala, fotokazetaritza, artistikoa, etab.).
  • Balioesteko irizpideak: originaltasuna, koherentzia tematikoa eta formala, kalitate artistikoa eta gizarte-eragina.
  • Proiektuak ez du saritua izan behar proiektu finalistak defendatzen diren eguna baino lehen.

SARIAK

  • ‘Baffest Saria’ (estatu mailako kategoria): 750 € Espainian jaio edo bizi diren argazkilarientzat.
  • ‘Barakaldo Saria’ (eskualdeko kategoria): 750 € Euskadin edo Nafarroan jaio edo bizi diren argazkilarientzat.
  • Euskal parte-hartzaileek bi sariak jaso ditzakete.
  • Antolakuntzak lan irabazleak jaialdiaren hurrengo edizioetan erakusteko aukera gordetzen du, erakusketa eta egiletza eskubideak sariaren ordainketaren bidez konpentsatuz.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia jaialdiaren historiari lotutako profesional hauek osatuko dute: Carmen DalmauMaría Azkarate eta Rocío Bueno.

LEHIAKETAREN FASEAK

  1. Deialdia irekitzea: Apirilaren 29a.
  2. Deialdia ixtea: Epea ekainaren 15era arte luzatu da.
  3. Finalisten hautaketa: Uztailaren 15a (9 proiektu hautatuko dira, eta gutxienez 3 euskal egileenak izango dira).
  4. Aurrez aurreko defentsa eta saridunen izendapena: Urriaren 10a.
  • Finalistak jaialdira joan beharko dira euren proiektuak defendatzera; horretarako, 250 €-rainoko bidaia-poltsa izango dute.

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

  • Egileak dira aurkeztutako obren egiletzaren arduradunak. Artista bakoitzak, esklusiban, bere obraren gaineko eskubide guztien jabe izan beharko du.
  • Antolakuntzak hautatutako lanak sustapen-helburuekin erabili ahal izango ditu bere komunikazioetan eta sare sozialetan.
  • Ordainketa egin ahal izateko, artista bakoitzak antolakuntzak eskatzen dion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
  • Sariak BEZa barne hartzen du. PFEZ (IRPF) sariaren zenbatekotik kenduko da, hala dagokionean.
  • Irabazleek eta finalistek fakturak legalki igortzeko gaitasuna izan beharko dute.
  • Parte hartzeak baldintza hauek guztiak onartzea dakar.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies