BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Maider Jiménez (Gasteiz, 1992). Ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko EASDn, eta, geroago, Argazkigintza Sorkuntzako masterra egin zuen Lens Ikusizko Arteen Eskolan.
Bere proiektuetan, generoan, identitatean, lotura afektiboetan eta familian murgiltzen diren gaiak aztertzen ditu. Argazkilaritza-lana bere buruarekin elkartzeko leku gisa ulertzen du Maiderrek, egunerokotasunaren, intimitatearen eta erretratuaren bidez nork bere burua ezagutzeko tresnatzat hartuta.
Maider Jiménezen lanak, besteak beste, Getxophoto 2023 jaialdian, Madrilgo La Neomudéjar museoan, Gasteizko Montehermoso kulturgunean edo Amarica aretoan, Londresko Control Club eta The Hiven aretoetan eta Mexikoko Jiutepec hiriko IMTA institutuan erakutsi dira.