Irene Larrañaga

Irene Larrañaga

Irene Larrañaga (Azpeitia, 1972), kazetaria lanbidez eta argazkilaria pasioz. Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu zen (1995) eta bi hamarkada baino gehiagoz EITBn lan egin du (albistegiak, dokumentalak, programak, erreportajeak…). 2018an, kazetaritza aldi baterako uztea erabaki zuen, eta bi urtez argazkigintza ikastea Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentroan (CFC).

Argazki lantegi ugaritan parte hartu du, besteak beste, Alberto García Alix, Laia Abril, David Jiménenez, Nagore Legarreta eta Juanan Requenaren eskutik. Gaur egun, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko prentsa-arduraduna da. Baffest jaialdiaren 2018ko edizioan, Gurutzatu proiektua finalaren aurreko fasean hautatu zuten.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies