Paloma Rincón

Atal nagusia

Paloma Rincón

Mexikon jaioa eta Madrilen finkatua, Paloma Rincón hainbat diziplinatan lan egiten duen artista bisuala da, kontzeptuen garapenean eta arte zuzendaritzan espezializatua. Argazkiak egin eta irudi mugikorreko proiektuak zuzentzen ditu, kolore bizi eta konposizio grafikoek markatutako estilo bereziarekin.

Hizkuntza ludikoa erabiliz, Palomak joko bisualak sortzen ditu, objektuen esanahia ustekabeko alboratzeen bidez birdefinitzen duelarik. Digitalki sortuak diruditen obra fisikoen bitartez pertzepzioa eta irudikapen sinestesikoak aztertzen ditu, erreala eta irrealarekin jolasten duten ehundura, argi eta koloreen erabilera indartsuarekin.

Artistaren biografia

Bere lana, proiektu pertsonal eta esperimentaletatik hasi eta mundu mailan ezagunak diren markentzako enkargo komertzial eta argitalpenetara arte doa. Absolut, Architectural Digest, Black & White Whisky, Bombay Sapphire, Chivas Regal, Coca-Cola, Deliveroo, Diageo, Esquire, Estrella Damm, Ford, Google, Ikea, J&B Whisky, KaDeWe, Kleenex, Michelob, N by Norwegian, Nestea, Oreo, Phase One, PlayStation, Samsung, San Miguel, Schweppes, Sonos, Swatch, TK Maxx, Toyota, Vodafone eta Wired Magazinentzat lan egiten du besteak beste. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies