BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketako finalista
Bilbo,1977. Politika Zientzietako lizentziaduna da (UPV/EHU), eta Nazioarteko Merkataritza dauka lanbidetzat. Argazkilaritzak gaztetatik erakarrita, ibilbide profesionala eta prestakuntza akademikoa uztartu ditu beti eta Autore Argazkilaritzako Masterra egin zuen 2015ean AGZm. Lareoren lanetako batzuk nazioarteko hainbat argitalpenetan ageri dira, hala nola Fisheye Magazine eta Elston Gunn Magazine argitalpenetan, bai eta estatuko hainbat jaialditan, hala nola Bilboko Explora Jaialdian, Galdakaoko Kaiola Festibalean eta Barakaldoko Fotopop Weekend eta BAFFEST jaialdietan. “Blue Line” argazki-lana ere argitaratu zuen bere kontura 2018an.