Barakaldoko Udalak bultzatzen duen eta Fotopop Producciones Culturales etxeak antolatzen duen BAFFEST jaialdiaren atarikoa izango da ‘Sortu. Agertu. Orekatu’ atzera begirako erakusketa. 10 izango dira (ikusi behean) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza duen erakusketarako aukeratutako emakume argazkilariak, eta aire zabalean bisitatu ahal izango da Barakaldoko Los Hermanos Parkean. Bertara hurbildu dira gaur goizeanAmaia del Campo Barakaldoko alkatea eta iazko edizioan parte hartu zuen Esther Camacho argazkilaria, erakusketaren xehetasunak komunikabideen aurrean aurkezteko. Bestalde, Barakaldoko kaleak hartuko dituen BAFFEST jaialdiaren V. edizioa urriaren 1etik 31ra egingo da.
Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Esther Camacho argazkilaria bat etorri dira esatean, gizartearen esparru guztietan bezala, argazkigintzarekin berarekin erlazionatutako jarduera guztietan ere emakumeen presentzia ezkutatu dela: prentsa grafikoan, argazki sozialean, editorialean edo artistikoan. Hain zuzen ere, argazkilaritza artistikoaren alorrean emakume argazkilariek duten presentzia agerian jartzen lagunduko zuen espazioa sortzeko konpromisoarekin jaio zen BAFFEST Barakaldon.
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak azpimarratu duenez, “aste hauetan bizitzen ari garen egun berezi horietako bat da gaurkoa, izan ere, pandemiak markatutako hilabeteen ostean, gehien maite dugun beste jaialdietako bat dugu aurrean, emakumeen argazkigintzari buruzko BAFFEST jaialdia”. Eta gehitu du: “Sortu. Errebelatu. Orekatu. Hori da BAFFESTeko aurreko edizioetan parte hartu duten 10 emakume argazkilariren lana biltzen duen erakusketa berriaren izenburua. Argazkigintzaren emakumezko sinadura ikusarazten lagundu diguten emakumeak, mundu horretan, oraindik ere, emakumeek oso esperientzia txikia baitugu, prentsa grafikoan edo argazkigintza sozialean, editorialean edo artistikoan. Erakusketa, euren objektiboekin artea jasotzen duten emakumeei egiten zaien aintzatespena da; gurekin lankidetzan aritu diren emakume guztiei zuzendutako esker ona”.
Aurten ere, 2020. urte berezi honen barruan, jaialdiak emakume argazkilariekin eta euskal artistekin duen konpromisoa berretsi du, emakumeak argazkilaritzaren historiaren parte izan eta ahaztuta geratu ez daitezen. “Sortu. Agertu. Orekatu”, Lehiaketaren aurreko edizioren batean parte hartu duten hamar emakume argazkilariren hamar irudik osatzen dute. Emakundek lagundutako erakusketa da, eta Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketaren atzera begirakoa da (2016-19).
Hau da, aurrera jarraitzeko, BAFFESTek atzera begiratzen du, eta aurreko edizioetako finalistetako batzuk ekartzen ditu gogora “Sortu. Agertu. Orekatu” erakusketaren bitartez, hamar argazkilariren eskutik:
- Tamara López
- Miriam Prado
- Reyes Sedano
- Sara Berasaluce
- María Sánchez
- Helena Cancelo
- Inma Barrio
- Asuntzi Martínez
- Eli Garmendia
- Esther Camacho