Malu eta Carol BAFFEST 2023 Emakume Argazkilari Lehiaketako irabazle berriak dira. Bi sariek diru-hornidura, akonpainamendua eta erakusketa bera izango dute hurrengo edizioan.
Carolina Diegok «Eritrosina» lanari esker irabazi du BAFFEST 2023 Saria. «Zinez sentitzen dut jardunaldira joaterik eduki ez izana, oso gustura partekatuko nuen gainerako argazkilariekin. Poz handia da niretzat sari hau jasotzea. Eskerrik asko», adierazi du irabazleak.
Beste alde batetik, «Manolete, 4» lanari esker irabazi du Malu Reigalek 2023ko Barakaldo Saria. «Apur bat ahalketurik sentitzen naiz, oso pozik eta esker onez. Gainerako argazkilarien lanak zoragarriak dira eta ilusio handia daukat proiektu honetan lanean jarraitzeko aukeragatik eta izango dudan laguntzagatik. Oraintxe bertan, eskerrak eman besterik ezin dut egin, gertatu berri zaidan honengatik», esan zuen irabazleak saria jasotzean.
- Carolina Diego – www.carolinadiego.com
Carolinaren lanak giza sentimenduak jorratzen ditu, gizakien arteko hartu-emanak edo ingurunean txertatzen gareneko modua. Egunerokotasunaren eta asaldagarriaren arteko irudiak proposatzen ditu. Argazkilaria emozioak erabiltzen ditu, absurdoa eta ironia baliatuz sortzeko, baina dramatizatu gabe. «Eritrosina» lanak Carolina Diegoren beraren istorioa kontatzen du.
- Malu Reigal – www.instagram.com/malureigal
Maluren irudiek bi gai jorratzen dituzte: erlijioa eta pornografia (zehazki, emakumeen pornografia), emakumeak horien eredura eratzen baitira irudiak eta teoriak kontsumituz. Bi gai horiek belaunaldi asko baldintzatu dituzte. Bata ala bestea izan, ez hurbildu gehiegi bi muturretara, neurtu, orekatu.