Emakume Argazkilarien BAFFEST 2021 Lehiaketak baditu irabazleak. Cris P. Lareo argazkilari bilbotarrak eta Rocio Bueno argazkilari madrildarrak Euskal Emakume Argazkilari Onenaren Barakaldo saria eta Estatuko Emakume Argazkilari Onenaren BAFFEST saria jaso dituzte, hurrenez hurren.
Sari banaketa ekitaldia larunbat arratsaldean egin zen Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean. Goizean, sei finalistek –Cris P. Lareo, Andrea Aguilera, Sara Santos, Manuela Lorente, Rocio Bueno eta Elba Haxel– euren lana defendatu zuten Carmen Dalmauk, Itziar Bastarrikak eta Ros Boisierrek osatutako epaimahaiaren aurrean. Horrek oso positibotzat jo zituen aurkeztutako sei lanak, argazkilariak lanean jarraitzera animatu zituen eta irabazleak aukeratzeko erabili zen irizpidea “ondoen itxitako” lanak saritzea izan zela adierazi zuen.
Irabazleek erakusketa batekin hartuko dute parte 2022ko edizioan, eta 500 euro ere jaso dituzte ordainsari gisa.