Urriaren 1etik 31ra, herriko hainbat gunetan, izango dugun hitzorduak, Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren euskal emakume argazkilarien 2020ko Lehiaketa eta Sekzio Nagusia jasoko ditu. Edizio honetan 8 finalistek ezingo dituzte euren lanak kalean aurkeztu eta urriaren 31an Clara Campoamor kultur etxean egingo den saio pribatuan defendatuko dituzte epaimahaiaren aurrean.
Sekzio Nagusian, “Belaunaldien arteko zubiak ehuntzen” izenburupean eta Miren Pastor komisarioa dala, Colita kataluniar argazkilari beteranoak, Laura Sillerasek, Helena Goñik eta Maria Sturmek (nazioarteko ordezkaritza) hartuko dute parte.
Aurten, BAFFESTek jarduera paraleloak ditu, Argazki Solidarioa, haurrentzako tailer digitalak eta bisita gidatu presentzialak, besteak beste.