Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiak jendaurrean jarri du Baffest Argazkilarien X. Lehiaketako finalistak nortzuk diren; haiek urrian ospatuko den hamargarren edizioan defendatuko dituzte beren proiektuak.
2025eko Baffest Argazkilari Lehiaketak baditu jada bederatzi finalista. Hautatutako argazkilariak urriaren 18an aurkeztuko dituzte beren lanak aurrez aurre Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxean, Baffest Argazki Egunaekitaldiaren barruan.
Bertan, epaimahaiak aukeratuko ditu Baffest Saria (estatal mailakoa) eta Barakaldo Saria (eskualde mailakoa) irabaziko dituzten proiektuak. Bi sariek 700 euroko ordainsaria dute, eta etorkizuneko jaialdi edizioetan erakusketetan parte hartzeko aukera eskaintzen dute.
Egileak 250 hautagaitza baino gehiagoren artetik aukeratu dira, orain arteko parte-hartze handiena izan duen edizioan. Epaimahaia —Carmen Dalmau, Nagore Legarreta eta Elisa Miralles osatua— proposamenen kalitatea eta aniztasuna nabarmendu ditu, eta hori finalista hautatutako proiektuetan ere islatzen da.
Emakume Argazkilarien X. Lehiaketako finalistak honako hauek dira:
- Ana Padró, ‘Endo’ lanagatik.
- Carla Oset, ‘Background’ lanagatik.
- Femias (kolektiboa), ‘Mujeres por defecto’ lanagatik.
- Gloria Oyarzabal, ‘Usu fructurs abusus’ lanagatik.
- Marta González, ‘Carne de perro’ lanagatik.
- Mendia Echeverría, ‘Volary’ lanagatik.
- Rebeca Mayorga, ‘Simuladores de dios’ lanagatik.
- Silvia Ayerra, ‘Diente de leche’ lanagatik.
- Sonia Celma, ‘Columna’ lanagatik.