BAFFEST Emakume Argazkilari Lehiaketak baditu dagoeneko urriaren 7an Barakaldoko C. C. Clara Campoamorren aurkeztuko dituzten bederatzi finalistak.
Lehiaketaren arduradunek, Sara Berasalucek eta Yone Estivarizek, aukeratutako argazkilarien izenak iragarri zituzten maiatzaren 9an Donostiako San Telmo Museoan:
- Ana Pecci – Miranda
- Carolina Diego – Eritrosina
- Dana Balajovsky – Peluche
- Eva G. Herrero – La isla de las urracas
- Maider Jimenez – Aquí ninguén fala diso
- Malu Reigal – Manolete
- Miriam Montano – Bilis Negra
- Paula Tudela – Das ende
- Paula Yubero – Papá me llama princesa
Carmen Dalmauk, Tamara Garciak eta Susana Marrek osatutako epaimahaiak argazkilari baten lana aukeratuko du, eta horixe izango da BAFFEST 2023 sariaren irabazlea, 500 euroko saria jasoko duelarik. Beste argazkilari baten lana ere aukeratuko du, egile bat ere hautatuko du, hots, BARAKALDO 2023 sariaren irabazlea, horrek ere 500 euroko saria poltsikoratuko duela. Hautaturiko 9 argazkilariek bi sariok eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, lehiaketako bi irabazleek banakako erakusketa aantolatuko dute 2024ko edizioan (erakusketon ekoizpena jaialdiaren konturakoa izango da).