Aitziber Orkolaga

Aitziber Orkolagak lortu du 2019ko emakume argazkilari berrien lehen saria

Aitziber Orkolaga

2019ko Emakume Argazkilari Sortuberrien lehiaketan Aitziber Orkolaga izan da garaile bere PLAKETAK lanarekin. Horrez gain, epaimahaiak, bi aipamen bereziz aitatu nahi izan ditu Eli Garmendia eta Izaskun Luengas argazkilariak. 

Plaketak lanaren abiapuntua aita zendu ondorengo bizi unea da. Doluari buruzko lana, gauza materialekiko akzesurik ez dugunean, memoria txukuntzean datza. Guzti honek barne ariketa bat egitera darama, eta honen bitartez, urruneko oroitzapenak azaleratu eta ikusgarritasuna emango die. Argazkietan oroitzapen hoiek margotu eta idazteko aukera emango da urtu diren helduleku berriak eraikitzeko asmotan. Denboran sekuentzia bat da, non, hasierako etxera bueltatzen saiatzen den komunean izandako elementuak bilatuz, zauria sendatzeko asmotan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies