Emakume Argazkilarien 10. Baffest Lehiaketa
Baffest Barakaldok hamar urte bete ditu.
Sortu zenetik, Emakume Argazkilarien Argazki Lehiaketa antolatu du Baffest Festibalak, euskal emakume argazkilarien eta estatuko egileen lana sustatzeko eta argazkilaritzan diharduten profesionalen komunitatea sortzeko asmoz.
Orain arte, Helena Goñi, Teresa del Romero, Ura Iturralde, Aitziber Orkolaga, María Azkarate, Cris P. Lareo, Rocío Bueno, Meritxell Ahicart, Tania Barrenetxea, Carolina Diego, Malu Reigal eta Fernanda del Barrio izan dira saridunak.
Zerrenda honetan islatzen dira, besteak beste, emakume argazkilariek argakilaritza ulertzeko darabilten askotariko ikuspegi, gai, teknika eta moldeak, bai eta Baffest Lehiaketa irabazteak eskaintzen dizkien etorkizun-aukerak ere.
Nor aurkez daiteke?
- Emakumeak (esangura ez-murriztailean) edo argazki-lanak (esangura zabalenean) aurkezten dituzten taldeak, gehienbat emakumez osaturikoak.
- 18 urtetik gorakoak.
- Espainiako estatuan jaio edo gaur egun bizi direnak.
- Argazkilari hasiberriak nahiz entzutetsuak.
Parte hartzeko modua
12 MBtik beherako PDF formatuko DOSSIERRA erantsita duen mezua bidali behar da certamen@baffest.com helbidera, GAIA eremuan, LEHIAKETA 2025 adierazita, honako eduki hauekin:
- Biografia edo CV laburra (gehienez ere, 1.500 karaktere).
- Proiektuaren titulua eta deskribapena (gehienez ere, 1.500 karaktere),
- Proiektuaren irudiak (gehienez ere, 10 irudi).
- Argazkilariaren datuak (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta webgunea, Instagram kontua edo antzekoa).
- Proiektuak web formatuko material gehigarria badu, esteka idatzi ahalko da PDF fitxategian.
Gaztelaniaz edo ele bietan (gaztelania/euskara) aurkez daiteke proiektua.
Festibalean parte-hartzea doakoa da.
Gaiak eta ikuspegiak
- Gaiak eta ikuspegiak libreak izango dira (dokumentala, esperimentala, fotokazetaritza, artea…).
Honako hauek balioetsiko dira: lanen jatortasuna, gaiaren eta formaren barruko koherentzia, kalitate artistikoa eta gizarte-eragina.
Sariak
- Baffest saria (estatukoa): 700 eurokoa, Espainian jaio edo bizi diren argazkilarientzat.
- Barakaldo saria (tokikoa): 700 eurokoa, Euskadin edo Nafarroan jaio edo bizi diren argazkilarientzat.
Euskal argazkilariek bi sariok eskuratu ahalko dituzte.
Antolatzaileek aukera izango dute irabazleen lanak jaialdiaren hurrengo edizioetan erakusteko; horretarako erakusketa- eta egiletza-eskubideengatiko saria ordainduko diete egileei.
Epaimahaia
Carmen Dalmauk, Nagore Legarretak eta Elisa Mirallesek osatuko dute epaimahaia (guztiak ere festibalari lotutako profesionalak).
Lehiaketarren aldiak
1. Deialdiaren hasiera: maiatzak 14.
2. Deialdiaren amaiera: ekainak 29.
3. Finalisten hautaketa: 9 proiektu (3, gutxienez, euskal argazkilariek aurkeztutakoak). Uztailak 15.
4. Proiektuen aurrez aurreko defentsa: urriak 18. Irabazleen iragarpena.
Finalistek festibalean egon beharko dute aurkezturiko proiektua defendatzeko, eta, hartara, 250 eurorainoko bidaia-saria izango dute (gastuak justifikatu behar dira).
Garrantzizkoa!
- Argazkilariak dira aurkeztutako lanen egiletzaren erantzule. Artista guztiek izan behar dute norberaren lanaren gaineko eskubide guztien jabetza.
- Oinarrietan arautu gabeko alderdiak ebatziko ditu antolakuntzak, eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
- Hautatutako lanak erabiltzea izango du antolakuntzak sustapen-helburuetarako komunikazio-jardueretan eta sare sozialetan.
- Antolakuntzak ordainketa egin dezan, Baffesteko antolatzaileek eskatzen dieten dokumentazioa aurkeztu beharko dute artistek.
- Fakturatzeko izapide guztiak Espainiako administrazioek bete beharreko legeei jarraituz egingo dira.
- Parte hartuz gero, baldintza hauek onartuko dira ezinbestean.