BAFFEST 2024 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Julie Delabarre Madrilen bizi den argazkilari eta frantses itzultzailea da. Irudiak, hizkuntza, horien aukera narratiboak eta jolasak ikertzea maite du.
Filologia Hispanikoko titulua atera zuen Jean Jaurés Akitaniako Tolosako Unibertsitatean eta argazkilaritzakoa Madrilgo BlankPaper-en. Gaur egun, itzultzaile-lanetan ari da, argazkilaritzan aritzeaz gain.
Hainbat jaialdi eta topalditan erakutsi ditu lanak: Planche (s) Contact, Madrilgo PNR Zinemaldia, CurtoCircuito eta PhotoEspaña, Full Contact Scan Tarragona, FIEBRE edo Photobook Club Madrid.
Bi argazki-liburu argitaratu ditu, Les Devoirs (Etxeko lanak), egileak argitaratuta, eta Deauville, ville fleurie Caravanbook argitaletxearen eskutik.
Bi argazki eta sei gutun
2018an hil zenean, amonak utzi zigun igarkizunari lotu ahal izan nizkion dokumentu bakarrak dira: militar ezezagun baten argazkia, ekitaldi bateko menu ederra eta ohar bitxi bat: «à mettre dans mon cercueil ou à brûler»
Nire hilkutxan jarri edo erre.
Nire hilkutxan edo erre deritzon lanak pertsona maite batek utzitako buru-hausgarria askatu nahi du: Nola kontatu dagoeneko galdetu ezin duguna?Gilberteren artxiboak, aurkitutako artxiboak eta argazki propioak erabiliz, Nire hilkutxan jarri edo erre aribidean den ikusizko kontakizun testuduna da, emakumeen istorioei darizkien isiluneak asmatzera gonbidatzen gaituena.