“Nire izena Lola da, 19 urte ditut eta Astrabuduan bizi naiz. Mota guztietako arteak maite ditut, baina gehien gustatzen zaidanak argazkigintza, idazkera eta musika dira. Duela gutxi utzi nuen erosotasuna albo batera eta hasi nintzen mugitzen; beraz, “Poetry Slam”t; poesia lehiaketan lehiatzeko aukera izan nuen eta Espainiako 2018ko finalista izendatu ninduten. Garai hartan izan zen konturatu nintzenean estutu behar dugula laranja zukua edan nahi badugu.
Beste moduz esanda, nire gelako lau hormak nekatuta zeudela ni entzutearren eta kalea, aldiz, oraindik ez ninduela ezagutzen. Nire bizitzako urte labur hauek hitzak, melodiak eta argazkiak sortzen igaro ditut. Inoiz izan dut argi eta garbi zer egin nahi nuen neure buruarekin, eta gaur egun zalantzak ere izaten jarraitzen ditut, baina badakit neure burua adieraztea nahi dudala. Adierazmena eta sormena, bizitzak eman dizkigun gauza politenak eta nire gurasoek ere eman dizkidatenak.”
Me llaman Lola
Lola deitzen naute
“Jaiotzen gara,
izendatzen gaituzte,
identitate bat ematen digute.
Pasaportearen argazkia
nor naizen esan beharko luke.
Hala ere,
ez dut neure burua ezagutzen.
Amets egiten dut,
aurpegia malkoz beteta daramat,
presaka,
idazten dut,
eta orduan,
ezagutzen dut
neure burua.
Hainbat aldiz ispiluan begiratu naiz eta galdetu diot neure buruari: Nor naiz ni? Edo galdetu beharko nuke, Zu nor zara? Beno, egia bada ere, ez dut uste sentimendu hori duen bakarra naizela, uste dut denok arazo existentzialak euki ditugula noizbait eta nire amak dion moduan “hori adina da”. Egia esanda, arrazoia duela uste dut eta denboraren igarotzea pertsona bakoitzak bere lekuan jarriko duela. Baina une hori iristean, ispiluan begiratu nahiko nuke eta neure buruari esan:
“Ez zen adina, nahia zen.”
Atzokoa nahia izan zen, gaurkoa ere eta bihar bizitzeko, mugitzeko eta sentitzeko nahia izango da.”