BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Miriam Montano (Madril, 1999). Gaur egun, MAPFRE Fundazioan lan egiten du, kulturaren eta argazki-kontserbazioaren arloko koordinazio-laguntzaile gisa. Argazkilaritza Artistikoa eta Narratiba Dokumental Berriak (TAI-URJC) eta Kultura Ondarearen Kontserbazioa eta Zaharberritzea (UCM) master ofizialen jabea da.
Talde-erakusketak egin ditu eta hainbat sari jaso ditu bere ibilbide hasi berrian. Miriamek landutako proiektuetan, bazter ezkutuak atzematea gustuko du, xehetasun hautemanezinez beterikoak, askotan, bere argazkien subjektua den aldetik, kameraren bi aldeetan jarrita.
Argazki-tailerrak egin ditu hainbat argazkilariren eskutik, hala nola Takashi Homma, Gloria Oyarzábal, Jon Uriarte, Fosi Vegue edo Brigitte Grignet. Miriam Montanoren argazkiak toki ugaritan erakutsi dira: Madrilgo Arte Ederren Zirkulua, Zapadores Ciudad del Arten, Galería Nueva edo CentroCentro, eta hainbat lehiaketatan parte hartu du: «Madroño Sarien», Gazte Sortzaileak, WeNow, FotoArte Vitoria, Descubrimientos PHotoEspaña eta MAPS Getxophoto.