BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Ana Pecci (Madril, 1996). Irakasletza ikasi zuen (URJC, 2018), baina pandemiaren ziozko etxealdia hasi zenean, argazkilaritzan murgiltzen hasi zen eta ohartu zen langintza horretan aritu nahi zuela. Geroago, EFTIn trebatu zen, –Argazkilaritzako Ziklo Profesional eta Aurreratua (2021-2022) egin zuen–, eta gaur egun Argazki Dokumental Berriaren Masterra egiten ari da LABASAD eskolan (2022-2023).
Leica Oskar Barnack Award 2022 sariketan, Newcomer kategorian parte hartzeko hautatu zuten. Arlo artistikoan, gai dokumental/artistikoei buruzko hainbat argazki- proiektutan ari da lanean. Haietan, emakumeekin eta euren testuinguru hurbilenarekin lotutako gizarte-gaiak jorratzen dira. Bestetik, argazkigintza analogikoaren edukietan sakontzen ari da.