BAFFEST 2021eko emakume argazkilarien lehiaketaren irabazlea
Rocío Bueno (Madril, 1991). Ikusizko sortzailea, argazkilaria eta ekonomialaria. Argazkilaritza eta Proiektuen Kudeaketako Nazioarteko Masterra egindakoa Madrilgo Argazkilaritza eta Zinemaren Nazioarteko Zentroan (efti).
Argazkilaritza munduarekiko harremanak lantzeko eta elkarrizketa irekiak bultzatzeko tresna gisa darabilt. Eta ikusizko beste arte batzuekin lotu nahi dut, hala nola marrazketarekin, margolaritzarekin, collagearekin edo olerkigintzaregin. Emakume gisa gauzatzen ditudan prozesuekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditut. Emozioak, beldurrak, eutsitako amorrua, ezkutuko indarra, loturak, jarauntsia, oroimena eta hauskortasuna… Horiek guztiak dautza nire lanen baitan.
Bakarkako erakusketak: Hilo (Haria), nire lehen lana, La Cárcel_Segoviako Sorkuntza Zentroan eta Madrilgo Espacio Mujer Madriden (EMMA). Renascence, Las Rozasko Maruja Mallo aretoan eta Castellóko Cànem lonjan, Imaginaria jaialdian.
Taldeko erakusketak: Madrilgo Matadero aretoan, Alcobendasko Arte Zentroan, Retiroko Piztien Etxean, Hueteko Argazki Museoan, Ikusizko Arteetako Emakumeen Biurtekoan, Txileko Valparaisoko Nazioarteko Jaialdian, edo Cosmos erakusketan (Arles hiriko argazki-topaketak).
Sariak: 2021ean, Baffest lehiaketan, Nazio saileko saria eta ohorezko aipamena Bragako Encontros da Imagen festibalean. 2020an, 2. Fine Art Book saria Tokyo International Foto Award lehiaketan eta 3. saria International Photography Award azokan. Sari guztiak Hilo argazki-bildumari esker.
Autoargitalpenak: Hilo, amatasunaren eraikuntzari lotutako argazki-liburua, irudi garaikideen inguruko artxiboko argazkietan egindako esku-hartzeak erabiliz. Renascence, argazki- eta olerki-liburua, olerki-saileko Pulitzer saria irabazi zuen lehen emakume Edna St. Vincent Millay olerkariari buruzkoa.