2020 Lehiaketaren oinarriak. V. Edizioa
BAFFEST – Barakaldo Argazki Festibalak, Barakaldoko Udalak bultzatuta, Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketaren 5. edizioaren deialdia egin du. Lehiaketa honen helburua, euskal artisten sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da.
Parte hartzeko baldintzak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo bertan jaio diren adin nagusiko egile berriek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Hasiberritzat, bere ibilbide profesionala finkatuta ez duen edozein egile hartuko da, bere adina edozein dela ere (betiere 18 urtetik gorakoa bada). Erakundea, autorearen biografiarekin eta eskuragarri dagoen informazio publikoarekin, hautatutako argazkilari guztien kurrikuluma egiaztatzeaz arduratuko da.
- Deialdia, argazkilari eta artista bisualei zuzenduta dago. eta Halaber, edozein gai, teknika eta argazki-diziplanari irekita dago, irudiaren hartzean eta sorkuntzan oinarritutako prozesu guztietara zabalduz.
- Aurkeztu beharreko lanak, abian dauden edo beste lehiaketa batzuetan saritu gabeko lanak izan daitezke.
Epaimahaia eta saria:
- Nagore Legarretak koordinatutako epaimahai batek, BAFFEST 2020 argazki lehiaketan parte hartuko duten 8 finalistak aukeratuko ditu.
- Egileek epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dituzte hautatutako lanak, maiatzaren 9an Barakaldoko C.C. Clara Campoamorren egingo den ikuste-saioan. Aukeratutako egileek beren lana aurkeztu ahal izango dute bai digitalki proiektatuz, bai bideokamera baten bidez proiektatuko den euskarri fisiko bat erakutsiz. Aurkezpen horretan, epaimahaiaren iritziak eta iradokizunak jasoko dituzte egileek, bere garapenean orientatzeko asmoz.
- Lehiaketako irabazleak bakarkako erakusketa batekin parte hartuko du (jaialdiak ekoitziko du) 2021eko edizioan. Halaber, 300€ jasoko ditu ordainsari gisa.
- Egileak bere gain hartzen ditu hirugarrenek egindako erreklamazioen ondoriozko erantzukizun guztiak. Erreklamazio horiek ez dira mugatzen jabetza intelektualeko eskubideetara eta irudien gaineko irudi-eskubideetara, ezta erreportajeko subjektu protagonistek egindako erreklamazioetara ere, nahiz pertsona fisikoak edo juridikoak izan, erakundea eta erakundea osatzen duten pertsonak horren ondoriozko erantzukizunetik salbuetsiz.
Parte hartzeko honako agiri hauek bidali behar dira:
- Biografia edo CV, gehienez 1.500 karaktere.
- Aurkeztu beharreko proiektuaren izenburua eta deskribapena, gehienez 1.500 karaktere.
- Proiektuaren irudiak. 10 irudi gehienez.
- Egilearen informazioa (izena, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta webgunea).
- Lanak pdf bakar batean bidaliko dira honako helbide honetara: lehiaketa@baffest.eus
Egutegia:
- Otsailak 12: Deialdiaren hasiera.
- Martxoaren 15ean, 00:00etan: deialdiaren amaiera.
- Apirilak 1: hautatutako lanak argitaratzea.
- Maiatzak 9 (goizez): porfolioak ikustea.
- Maiatzak 9 (arratsaldez): irabazlearen berri ematea.
LEGE-OHARRA
BAFFEST 2020 lehiaketan parte hartzeak, lehiaketa arautzen duten eta deialdi honetan jendaurrean jartzen diren oinarriak onartzea dakar. Zalantza edo argibideren bat nahi izanez gero, antolakundearekin harremanetan jar daiteke baffest@baffest.eus helbide elektronikoan.
Parte hartze hutsagatik, argazkilariak argazki guztien egilea dela eta horietako bakar batek ere ez duela inolako eskubide publiko edo pribaturik urratzen, egiaztatzen du.
BAFFESTek (Barakaldo Argazki Festibalak) deialdi honetan zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak baztertzeko eskubidea izango du.
//////
EUSKAL EMAKUME ARGAZKILARI BERRIEN LEHIAKETA