Donostia 1975
Gaur egun finantza arloan lan egiten badut ere txikitatik izan dut argazkigintzarako miresmena. Beti izan dugu etxean kameraren bat, bainan, ez da izango 2017 urtera arte serioago landu eta uztartu dudana, Txondorra kultur gunean sormen eta argazki proiektuak lantzeko ikastaroarekin. Besteak beste Tailerrak egin ditut Juanan Requena (El Granero), eta Jon Cazenave eta Awoiska Van der Molen-ekin (San Telmo Museoa) eta Nagore Legarretarekin.
Argazkigintzak nigan izan duen eraginez hitz egin beharko banu, mundu berri bat ireki eta nere barruan gertatzen direnak kudeatu eta ulertzeko balio didan herramienta mugagabea dela esango nuke, emozioak beste era batean kudeatzeko aukera eman didana.
PLAKETAK
Nola txukundu memoria?
Nola eraiki gure oinak helduko dituen lurra?
Nola baretu zauriak oroitzapenekiko sarbiderik ez dugunean?
Nola berriro altxa heldulekuak urtu direnean?
Memoria irudikatuz?
Ukitu ezin ditugun oroitzapenak marraztuz agian?
Ariketa honetan murgildu ondorengo emaitza da Plaketak Proiektua.
(Aitziber Orkolaga)