Miriam Prado (Bilbo 1984). “Gaur egun Bilbon bizi naiz eta argazkilari bezala ere bertan lan egiten dut. Euskal Herriko Univertsitateko Arte Ederren Fakultatean egina dut formakuntza, 2008an Ikusentzunezkoen espezialitatean lizentziatura eskuratuz. Epez beka jasoa dut Lisboako Carpe Diem Galeriarako eta baita Fundación Uncastillok antolaturiko artista garaikideen zazpigarren topaketan parte hartzeko aukera ere. Fundación Bilbaoarten argazkigintza ikastaroetan parte hartu izan dut, Joan Fontcuberta “Máscaras y Espejos” eta Carlos Cánovas “El Paisaje Cercano” bezalako egile aipagarrien zuzendaritzapean.
“No Retrato”, “Sleepwalkers” eta “Carretera Perdida” serietan barrena, hizkuntza pertsonal bat definitzen aritu naiz eta espazioan argi zuzenak eta honek ingurune zinematografikoetan kokatuak dauden giza irudiekin duen harremanak sortzen didan interesa nabarmena da.
Nere obrak erakusketa kolektibo eta bakarkakoetan erakutsi izan ditut eta besteak beste, Photoespaña-Photoblog 2009 sariketako epaimahaiaren sari berezia jasoa naiz.”
Hotel
“Oroitzapen batek ahazten denean uzten duenaren” ideiaren inguruan nire iruditeritik sortzen ari naizen seriea da hau.
“Zinearen eragina duen, eta bidai eta saio desberdinetan bildu dudan, argazki bilduma honek misterio mundu batetara eramaten gaitu.
Arima bakarti eta introspektiboak dituzten pertsonaiak, suspensearen mundua agertaraziz; ia beti tentsio egoera batean adi adi jartzen gaituen suspense mundu hori. Nere egunerokoan agertzen diren argiztapen momentuak, askotan ausazkoak eta nere inspirazio iturria dan mundu horretara eramaten nautenak. Hortik sortzen dira irudi hauek eta proiektu hau.”