“Ez nuen argazkigintzaren aldeko interesik hartu 2015. urtera arte. Izan ere, urte horretan hainbat modulu egin nituen Bilboko Argazkigintzako Zentro Garaikidean, eta, ondoren, egile argazkilaritzako masterra egin nuen. Han sortu zen proiektua. Orduan, argazkigintza adierazpide gisa erabil nezakeela aurkitu nuen. Pixkanaka-pixkanaka, asmorik gabe hasitako hori proiektu bihurtu zen, bizitzari buruzko gogoeta. 2019ko urtarrilean hautatu ninduten Gijóngo argazki topaketetako erakusketa kolektiboan parte hartzeko.”
Limbo
“Bizirik edo hilda egotearen arteko ezberdintasuna ez da soilik hori bakarrik, bi hitz horiek bereizten dituen hori, gu dualtasunean mugarriztatuz; bizirik gaudela jakitea edo ez jakitea da. Antitesi bat aurkezten dut, baieztatzeari uko egin gabe, ikuslearen igurikimenekin jolastuz. Itxuraz erreala den lurrari lotutakoa, etxandia, paisaiak… dira; heriotza eta bizitza haragitu daitezke, eta misterio-atmosfera bat sortu eta beldur-izua eragiten dutelarik, errealitatearen alde honi eusten diogu. Haur protagonistak biak, fantasia eta fikzioa nahasten diren bitarteko espazio eta espazio iragankor batean. Zenbat eta gutxiago ikusi, orduan eta gehiago sinesten da.
Nor da errealagoa?
Neu, ala neure bikoitza?
Bizirik ala hilda daudenak?
Izan naizen hori edo orain naizen hori?
Ikusgarria eta ikusezina denaren artean jolasean, esnatuta eta lotan
egotearen artean, argi eta itzalen artean
Bizitza eta heriotzaren arteko muga gaindigarriak.
Ez dakit linboa benetan existitzen den.
Ez dakit zuek baino gehiago.
Baina badakit maite zaituztedala; beti maite izan zaituztet.”