Akaso ez al da guztia berdina?
BAFFEST 2021 Atal Nagusia,
Miren Pastor-en komisariotza:
“Argazkilaritza kontenplatzeko dugun modua izugarri aldatu da bere sorreratik. Gaur egun, euskarriaren berehalakotasunak, pantailen presentzia etengabeak eta sareek eskaintzen duten konektibitatearen ondorioz irudiak abiadura bizian kontsumitzera ohitu gara, hausnarketarako denborarik gabe.
BAFFESTen 6. edizioak berriz elkartzeko aukera paregabea eskaintzen digu, argazkilaritzaren inguruan pentsamendu kritikoa aktibatu eta partekatzeko, eta
formatu handiko lanen esperientzia sentsorialaz gozatzeko, emakume argazkilariek egindako produkzio aberatsa eta ugaria azpimarratuz.
Askorentzat, argazkilaritza mundua beste modu batera ikusteko abentura baldin bada, Atal Nagusiko protagonistak diren 6 argazkilarientzat, beraien bizimodua bilakatu da baita ere. Belaunaldi eta geografia aniztasunaren isla diren ikuspegi eta sentsibilitate sorta kontutan izanik, Denisse Ariana Pérez, Ione Saizar, Deneb Martos, Paloma Rincón, Tatjana Schlör eta María Azkarateren arteko berezitasuna, beraien proiektu pertsonalak enkargu profesionalekin elikatu eta uztartzeko duten gaitasuna da, eta baita ere alderantziz. Akaso ez al da guztia berdina?
Diziplina anitzeko egile hauek, argazkilaritza sorkuntza, ikerketa eta komunikaziorako tresna gisa erabiltzen dute, sormen prozesu batetik sortutako esperientziak ausarki aztertuz, medio honekin duten harreman sutsuaren emaitza”.