BAFFEST 2024, Emakume Argazkilarien Lehiaketaren oinarriak IX. edizioa
FOTOPOP Producciones ekoizleak antolatzen eta Barakaldoko Udalak bultzatzen duen BAFFEST Barakaldoko Emakume Argazkilarien Festibalak Emakume Argazkilarien Lehiaketaren 9. edizioaren deialdia atera du. Aurten, aukeratutako proiektuen defentsa online eta streaming bidez egingo da. Hala, zeinahi lekutatik konektatzea izango da Baffest festibalarekin.
Parte hartzeko baldintzak:
- Espainiako Estatuan bizi diren adinez nagusiko emakume argazkilariek parte hartuahalko dute lehiaketan.
- Honako deialdi hau emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da, eta zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliagarria da, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde guztietara zabalik dagoela.
- Aurkezten diren lanak aribideko lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa edo beka batzuetan saririk jaso EZ badute.
- BAFFEST 2024 lehiaketan parte hartuz gero, argazkilariak honako lehiaketa hau arautzen duten oinarriak bete eta onartu behar ditu. Oinarriok jendaurrean jarri dira deialdi honetan. Zeinahi zalantza argitzeko, harremanetan jartzea dago antolatzaileekin, ondoko posta elektronikoa erabiliz: baffest@baffest.eus.
- Argazkilariak ziurtatu egiten du argazki guztien egilea dela eta argazkiek ez dutela ezein eskubide publiko edo pribaturen aurka egitea.
Epaimahaia eta sariak:
- Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatuko dute epaimahaia eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatuko dituzte epaimahaikideak. Epaimahaiak 20 lan aukeratuko ditu, eta argazkilariek linean aurkeztuko dituzte lanok, maiatzaren 18an eta 19an.
- Justifikaturiko arrazoiak direla tarteko, argazkilariren batek aurkezpena egiterik ez baleuka, antolatzaileek beste bitarteko batzuk baliatuko lituzkete. Hala ere, ezinezkoa balitz, epaimahaiak hurrengo argazkilariari emango dio lekua, zerrendaren.
- Epaimahaiak BAFFEST 2024 Argazkilari Lehiaketako irabazlearen lana hautatuko du, 600 euroko sari gehigarria emango dio eta bakarkako erakusketa komisariatuko du 2025eko edizioan, ekoizpena jaialdiaren konturakoa izango dela. Zortzi finalistek izango dute sari hori jasotzeko aukera.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, aurkeztutako edozein lanen inguruan sortutako zalantzak direla eta, epaimahaiak azken erabakia hartzeko eskumena daukala ulertu behar delarik. Era berean, etikarik gabeko lanak eta BAFFEST arautzen duten balioei kalte egiten diotenak baztertzeko aukera dauka epaimahaiak.
- Argazkilariek euren gain hartuko dute hirugarrenek egindako erreklamazioen ziozko erantzukizun osoa −jabetza intelektualeko eskubideei eta irudi-eskubideei buruzko erreklamazioen eta erreportajearen protagonista diren norbanakoek egiten dituzten erreklamazioen ziozkoa−, pertsona fisikoak direla, pertsona juridikoak direla; hori horrela, antolakuntzak zein hura osatzen duten pertsonek ez dute inolako erantzukizunik izango halako erreklamazioen ondorioz.
- 8 finalistek 225 euroko laguntza (+ BEZa) jasoko dute, fee moduan, gastuei aurre egin eta, horrela, Barakaldon egon daitezen urriaren 4tik 6ra, proiektuak aurkeztea izan dezaten.
Lehiaketan parte hartzeko, webgunean (www.baffest.eus) ageri den inprimakia bete behar da, ondoko datu hauek adierazita:
- Biografia edo CV laburra (gehienez ere, 1.500 karakterekoa).
- Aurkeztu nahi den proiektuaren izenburua eta deskribapena (gehienez ere, 1.500 karakterekoa).
- Proiektuaren irudiak (gehienez ere, 10 irudi).
- Argazkilariaren datuak (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta webgunea).
- Lan guztiak PDF formatuko fitxategi bakarrean bidaliko dira PDF formatuko fitxategi batean eta fitxategiaren tamaina ez da 12 Mb-tik gorakoa izango.
- Hizkuntza: dosierrak gaztelaniaz edo ele bietan (euskaraz/gaztelaniaz) aurkeztu ahalko dira. Finalistek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dituzte lanak Barakaldoko ARGAZKI ASTEBURUAN eta ARGAZKI EGUNEAN, epaimahaiko kideek behar bezala ulertzeko baldintzak aintzat hartuta.
Egutegia:
- Martxoaren 14a: deialdiaren irekiera.
- Martxoaren 19a, 23:59 arte (cast: hasta las 23:59): deialdiaren itxiera.
- Apirilaren 27a: hautatutako pertsonen iragarkia.
- Maiatzaren 18a eta 19a: BAFFEST ASTEBURUA, online.
- Ekainaren 2a: 8 finalisten iragarkia
- Urriaren 4an: Estudios Durero enpresaren egoitza berrira bisita
- Urriaren 5ean: BAFFEST ARGAZKI EGUNA, Barakaldon.
- Finalisten lanak aurkeztuko dira. (tabulación a la derecha para que se entienda que pasará el 5/10)
- Irabazlearen ragarkia. (tabulación a la derecha para que se entienda que pasará el 5/10)