BAFFEST, Emakume argazkilarien Barakaldoko jaialdiak (Bizkaia), Fotopop Produccionesek antolatu eta Barakaldoko Udalak bultzatutakoak, BAFFEST Emakume argazkilarien lehiaketaren 6. edizioan parte hartzeko deia luzatzen du, aurten estatu osora zabalduko dena.
Lehiaketaren helburu nagusia emakume argazkilarien sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da, estatuaren esparruan zein tokikoan, eta aldi berean, haien arteko loturak eta sareak sor daitezen laguntzea.
Parte hartzeko betekizunak:
- Euskadin edo Espainiako estatuan bizi diren adinez nagusiko emakume argazkilariek parte hartu ahal izango dute.
- Lehiaketa emakume argazkilari eta arte bisualetan jarduten duten artistentzat antolatu da, eta argazkilaritzari atxikitako zeinahi gai, teknika eta arlo erabili ahal izango dira, jarduera hau, irudiak jaso eta sortzeko prozesu ezberdinetara hedatzen delarik.
- Aurkezten diren lanak abian dauden lanak edo amaituta daudenak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso ez dutenak.
Epaimahaia eta sariak:
- Carmen Dalmau, Itziar Bastarrika, Eneka Fernández eta Ros Boisierrek osatuko dute epaimahaia, eta Nagore Legarretak koordinatuko du. Epaimahaiak BAFFEST jaialdiaren 2021eko argazki-lehiaketan parte hartuko duten 6 finalista aukeratuko ditu, eta horietatik erdia, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi behar da. Emakume argazkilariek epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dituzte hautatutako lanak, 2021eko urrian, Barakaldoko Clara Campoamor gizarte-etxean, egingo den ikustaldian. Aukeratutako argazkilariek era digitalean aurkeztu ahalko dituzte lanak edo, bestela bideokamera baten bidez proiektatzen den euskarri fisikoren bat erakutsiz. Aurkezpen horretan, epaimahaiaren iritziak eta iradokizunak jasoko dituzte egileek, lana garatzen laguntzeko.
- Epaimahaiak 2 lan aukeratuko ditu eta horiek BAFFEST 2021 saria jasoko dute. Sarietako bat, gutxienez, euskal argazkilari bati esleituko zaio. Lehiaketaren irabazleek 2022ko edizioan parte hartuko dute, helburu horretarako antolatuko den erakusketa batean (jaialdiak ekoitziko du). Era berean, 500 euro jasoko dituzte ordainsari gisa.
Azken batean, maila bereko bi sari izango dira: BAFFEST saria eta Barakaldo saria.
- Hala gertatzekotan, egileek euren gain hartzen dute hirugarrenek egiten dituzten erreklamazioen ziozko erantzukizun osoa, jabetza intelektualeko eskubideei edo irudi-eskubideei zein bestelakoei eta argazkietan ageri diren norbanako fisikoek edo pertsona juridikoek egiten dituztenak; hartara, jaialdiaren antolakuntza zein hura osatzen duten pertsonak salbuetsita geratuko dira esandakoen ziozko erantzukizuna euren gain hartzetik.
- Finalistek laguntza jasoko dute Barakaldora joan eta nork bere lana aurkezteko. Laguntza 75 eurokoa izango da 220 km-ko distantziaren bueltan bizi direnentzat, eta 225 eurokoa, urrunagotik datozen finalistentzat.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Parte hartzeko, honako agiri hauek bidali behar dira:
- Biografia edo CV, 1.500 karakteretik beherakoa.
- Aurkeztu beharreko proiektuaren izenburua eta deskribapena, gehienez ere, 1.500 karakterekoa.
- Proiektuaren irudiak. 10 irudi, gehienez.
- Argazkilariaren informazioa (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta webgunea izatekotan).
- Lanak PDF formatuko fitxategi bakarrean bidaliko dira helbide honetara: lehiaketa@baffest.eus.
- Fitxategiak ez du 12 Mb-tik gorako pisurik izango.
- Hizkuntza: dosierrak gaztelaniaz edo ele bietan (euskaraz eta gaztelaniaz) aurkeztu ahal izango dira. Finalistek, nahi izanez gero, euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dute lana ikustaldiaren egunean.
Egutegia:
- Maiatzak 5: deialdiaren hasiera-data.
- Ekainak 13: 00:00etan: deialdiaren amaiera-data.
- Uztailak 13: hautatutako lanen berri ematea.
- Urriak 9: porfolioak ikustea Barakaldon.
- Urriak 9: irabazleak iragartzea.
Oharra: data zehatzak ekainean iragarriko dira.
LEGEZKO OHARRA
Baffest 2021 lehiaketan parte hartuz gero, lehiaketa arautzen duten oinarriak onartu behar dira; oinarriok jendaurrean jarri dira deialdi honetan. Horien inguruan zalantzarik edo argibiderik izanez gero, harremanetan jar zaitezke antolatzaileekin, baffest@baffest.eus posta elektronikoa erabiliz.
Lehiaketan parte hartzen duten argazkilariek, parte hartzen duten unetik, ziurtatzen dute aurkeztutako argazkien egileak direla eta horietako bakar batek ere ez duela inolako eskubide publiko edo pribaturik urratzen.
Baffestek (Barakaldo Argazki Jaialdia) eskubidea izango du deialdi honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak baztertzeko.