BAFFEST 2024 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Virginia Villacisla (Burgos, 1994). Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua Burgosen amaitu eta gero, Madrilera joan zen EFTI Eskolan egile-argazkilaritza ikastera. Nortasunaren inguruko zalantzak eta Virginia hazi zeneko landa-eremu bateko herri txikiaren berezko deserrotzeak eraginda, «Presencio & The Rural Kids» izeneko lehen proiektu pertsonala taxutu zuen. Hainbat festibaletan saritu zuten egitasmoa (Albarracingo Argazkilaritza eta Kazetaritza Mintegia) eta hainbat hiritan (Sevillan, Madrilen…) egon zen ikusgai. Gainera El País Semanal aldizkarian argitaratu zen. Horrek guztiak sekulako eragina izan zuen argazkilariak geroko lanetan garatu zuen begiradan: umore urrundua, ironia, disfuntzionaltasuna eta landa-eremuarekiko interesa nahiz bertan bizitzeko modua.
Gasolina
“Gasolina” automobilen zaleak erretratatzen dituen proiektua da. Aurreko hilabeteetan, hainbat motor-lehiaketetara hurreratu naiz, amateurretara nahiz profesionaletara, landa-eremua zirkuitutzat hartuta. Arruntean, oso lasaia den ingurune horren eta zarata zein abiadura nagusi diren ekitaldi horien arteko kontrastea aztertzen dut. Askotariko ingurumarietatik datozen baina zaletasun erkide bat duten pertsonak aurkitu ohi ditut: gasolina erretzeko bizi direnak. Egun batez, eguraldia edo distantzia bazter utzita, motorra da munduaren erdigunea. Eta ordu gutxi batzuk han emateko, familia osoa eta etxea daramate lepoan hartuta: karabanak, barbakoak… Txundituta nauka zaletasun baten aldeko ekin grinatsu horrek.