BAFFEST 2022 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN IRABAZLEA
Meritxell Ahicart (Castelló, 1992). Meritxell Ahicart argazkilariak Arte Ederrak eta Argazkilaritza, Arte eta Teknikako Masterra ikasi zituen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Landutako proiektuetan, argazkilaritza estrategia edo igarobide artistikotzat darabil Meritxellek ingurunearen aukerak ezagutzeko. Berak egindako argazki-hartualdietatik abiatuta, emaitzan sakontzen duten ikus-entzunezkoak, saiakerak, proiekzioak edo argitalpenak erabiliz, hainbat geruza sortzeko ohitura ere badu.
2010ean lehen saria eskuratu zuen DKV Fresh Art lehiaketan, eta bere lana Madrilgo Arco-n edo Bartzelonako SWAN azokan erakutsi zuten, baita Murtziako Párraga zentroan ere, IAACCn edo Madrilgo Matadero-n, besteak beste.
Geroago, ‘Villas para la memoria’ izeneko argazki-bildumari esker, lehen saria jaso zuen Carpetes Obertes nazioarteko lehiaketan, eta, gainera, Descubrimientos PHotoESPAÑA festibalaren ikustaldietan hautatu zuten.