BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Malu Reigal (Murtzia, 1992). Arkitekturako gradua atera zuen Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan, 2019an, eta Argazkilaritza eta Diseinuko Masterra 2021ean, Shifta Elisava – Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2022an, Lens Beka irabazi zuen, 2022/23 ikasturtean Lens Ikusizko Arteen Eskolako MAPA Argazkilaritza Sorkuntzako Online Masterra egiteko, Pan, pijo y baba proiektuari esker.
Malu Reigalen lanbide-jarduera sorkuntzari eta komunikazioari lotuta egon da beti, diseinatzaile, argazkilari edo arte-zuzendariaren lanetan.