BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Eva G. Herrero (Salamanca, 1992). Argazkilaria, ikus-artista irakaslea. Ikus-entzunezkoen Komunikazio gradua atera zuen Salamancako Unibertsitatean (2014) eta Argazkigintza Sorkuntzako Masterra egin Lens Ikusizko Arteen Eskolan (2015). Evaren proiektuak autobiografiatik elikatzen dira eta bizi deneko testuinguruarekin daukan harremana da artistaren ekoizpenaren ardatz nagusia.
Eva G. Herreroren sormen prozesua esperimentazioari eta materikoak eskaintzen dituen aukerak bilatzeari guztiz lotuta dago. 2021ean, lehen fotoliburua argitaratu zuen, “La última vez que” izenburukoa. Bendita Tú jaialdiaren V. edizioan hautaturiko izen bereko ikus-entzunezko pieza batean oinarrituta dago eta Raum Pressek argitaratu zuen.
2022an, Madrid Diversa talde-erakusketan parte hartu zuen, Madrilgo CentroCentro kulturgunean. Argazki-liburuak autoeditatzen dituzten “El Disparate” argazkilarien taldeko kidea da, eta 2015etik 2021era “Ropa Tendida” emakumeen elkarteko kidea izan zen. Elkarte horretan, proiektuak autoeditatu eta kultura-bitartekotza egin du. Irakaslea da eta tailerrak egin ohi ditu hainbat heziketa-gune eta eskolatan.