BAFFEST 2023 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA
Dana Balajovsky (Bahía Blanca, Argentina, 1990). Sormen-argazkilaritza ikasi zuen Buenos Aires hirian, eta 2016an, Madrilera joan zen, Argazkilaritza Garaikideko Masterra egitera.
Argazkilaritza baliatzen du bere ingurune hurbila arakatzeko, intimitateaz, etxekoaz eta egunerokotasunaz hausnartzeko. Egilea bere bizitzatik abiatzen da errealitatearen metaforak sortzeko, dokumentalaren eta fikzioaren arteko elkargunean.