María Hernández

María Hernández

María Hernández Laplaza (Tutera, 1990). Ikuste-artista honek hainbat ikasgunetan hartu du prestakuntza: diseinu grafikoa, Corellako EASDIn; argazkilaritza garaikidea, Bilboko CFCn; eta zinema-gidoilaritza, Bilboko Sorkuntza Zinematografikoaren Eskolan (ECCBI). Beste ikastaro batzuez gain, kultura-kudeaketari buruzko bat eta beste artista batzuekin (Cristobal Hara, Laia Abril, Ángela Ferrera, Eduardo Momeñe, besteak beste) egindako workshop direlakoak nabarmendu behar ditugu.

Talde-erakusketa askotan parte hartu du Espainian eta Espainiatik kanpo, bai eta banakakoetan ere, estatuaren barruan; horien artean, aipatzekoa da Tuterako eta Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginiko “De infinidad y tupidos velos” (Elemenia eta errezel zerratuez).

Oraintsu, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Gazte Artearen Topaketen 1. saria jaso du, ikus-entzunezkoen kategorian, eta bere lehen fotoliburua, “Big Crunch” argitaratu du, ehuneko 100 autoeditatua. Mariaren lanari buruzko hainbat artikulu eta argitalpen agertu dira Online eta Offline komunikabideetan eta hainbat argitalpen kolektibotan ere parte hartu du.

Gaur egun, lan artistikoa eta irakaskuntza uztartzen ditu, eta zenbait elkate-erakunderekin kolaboratzen du: ECCBI Eskola, Begira Kultur Elkartea (Bilbo) edo ANA-SAPS (Buruko Osasunaren Nafarroako Elkartea).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies