Georgina Rodríguez Ayala «gin Ro» (Mexiko Hiria, 1986). Industria Diseinuko lizentziaduna da, Xochimilco Unibertsitate Autonomo Metropolitarrean (Mexiko Hiria).
2014. urtetik, argazkigintzaren azterketa teknikoan eta kontzeptuzkoan sakondu du. 2017an, aldiz, ohorezko aipamena jaso zuen Madrilgo Argazkilaritza eta Zinemaren Nazioarteko Zentroaren (EFTI) Roberto Villagraz bekan, «Welcome to the parking» proiektua dela eta. Sari horri esker, EFTIren 2017-2018 Belaunaldiko Argazkilaritza Garaikideko eta Proiektu Pertsonalen masterra egin zuen. Besteak beste, ondoko erakusketa kolektibo hauek nabarmentzekoak dira: «Arkitekto baten ametsa» (Madril, 2018), Aktibazio antikolonialak eta esperientzia diasporikoak Matadero zentroan (Madril, 2019), Ateak Zabalik 2021, BilbaoArten (Bilbo, 2021). 2020an, BilbaoArten, estudio-lagapenaren beka jaso zuen. 2022an, bakarkako lehen erakusketa egin zuen BilbaoArte Fundazioan: “Lorategiaren beste aldea”. Georginaren lanen ardatza identitatearen aldaketa da, gizarte, ekonomia eta historiari lotutako hainbat gertakaritatik abiatuta, hala nola kolonialitatea eta globalizazioa.
Gaur egun, Madril eta Bilbo artean bizi eta lan egiten du eta, bien bitartean, argazkilaritzaren inguruko saiakuntzak egiten ari da beste baliabide batzuk erabiliz, hala nola mugimenduzko irudia eta instalazioa.